top of page
sinopsia
Imajinatu eszenatokirik onena: zoriontsu izatea.
Une oro zoriontsu izatea, kexarako arrazoirik gabe. Ezta harrietako min arinik ere. Ezer ez. Imajinatu egun batean erabat zoriontsu jaikitzen zarela, ezerk ez zaitula kezkatzen, ezerk ez zaitula beldurtzen. Eta hurrengo egunean hala izaten jarraitzen duzula, eta hurrengoan eta hurrengoan…
Imajinatu genetikoki diseinatuta zaudela ez sufritzeko, beldurrik eta minik ez sentitzeko.
Imajinatu supergizakia zarela.
Edo alderantziz. Imajinatu munstroa zarela.
Imajinatu egoerarik okerrena: zoriontsu izatea.
bottom of page