
sinopsia
Itsas belakiak 1500 urte inguru bizi dira. Koralak 4000 bat urte eta Turritopsis Dohrnii bezalako marmoka batzuk hilezkorrak direla esaten da. Gizakiaren batez besteko bizi itxaropena 80 urtekoa da; urte horietatik asko, hil egingo denaren pentsamenduetan ematen ditu. Hiltzeari diogun beldurra gorputzak bizitzari eutsi diezaiogun sortzen duen babes-mekanismoa da.
Marinak agorafobia pairatzen du. Denbora luzea darama etxetik irten gabe. Mundu erosoago, hobe bat sortu du bere inguruan, non ezin zaion ezer ere gertatu eta ezin dezaken inolako beldurrik izan. Bizirik jarraitzen duela gogorarazteko, beldurrak egunero jotzen du bere atea. Kanpoan zein barruan, behin eta berriz, bizitza tematu egin da bizitza bizi egin behar dela errepikatuz.