top of page

NORTZUK GARA

 

Alanbike konpainia 2011an sortu zuten hainbat diziplinetatik zetozen pertsonek. Behar batek batu zituen: presarik gabe gorputza, adimena eta ahotsa era libre eta jarraituan ikertzeko beharrak. Trebakuntza, lankidetza eta gogoeta teatralerako espazioa sortzea dute xede, hazkunde pertsonalerako mesedegarria den, presentzia eszenikoaren oinarri teknikoak aztertzeko eta askotariko adierazpideen ikuskera anitzak topatzeko aukeraematen duena; aurreiritziei aurre egiten dien espazioa.

 

Euren ekintza lerroek harremana dute aktore/aktoresaren entrenamenduak gidatzeko etengabeko ikerketarekin: ahots, gorputz eta buruaren gaitasunak handiagotuz, lengoaia eszeniko berrien bilaketa indartuz, jolasaren bitartez gizakiaren alde infantil eta primitiboenen garapenean sakonduz, imajinazioa sustatuz. Lehenengo bi urteetan Lutxanako eskola zaharretan garatu dituzte euren entrenamenduak, Plataforma Tirante-k utzitako espazioan, eta 2013ko irailean Bilbora lekualdatu dira, Euskal Herrian antzerki ikerketan erreferentea den Kabia konpainiaren egoitzara.  
 


 

 

bottom of page